XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskandalagarria benetan! Gaztelako Kontseiluak esku sartzea beste erremediorik ez zuen izan, errentak zertxobait mugatuz: hortxe diru-sarraskien egoera.

Hala ere, Montse Garate Ekonomi Historiako irakasleak aditzera eman duenez, suteak kalteturik suertatu ziren jabe askoren premia aprobetxatu eta merkatari talde txiki batek harresiz kanpo eta barneko lurrak eta etxeak erosi zituen.

Erosketa haiexek izan ziren, hain zuzen, urte horietako (1814tik 1820ra bitartekoak) negoziorik emankorrena.

Donostiako gizartearen konposizioa birmoldatua gertatuko zen, horren ondorioz, eta urte gutxiren buruan udal erakundeaz jabetuko zen talde murriztu hura.

Aipaturiko espekulazio-interes horiexei leporatu behar zaie berreraikuntzan eman zen atzerapen nabarmena.

Izan ere, 1816an (hau da, sutea gertatu eta 3 urte beranduago) hasi zen hiria bere errautsetatik birsortzen. Ez lehenago.

Arkitektoen arteko erantzun eta kontraerantzunak, Obretako Junta, Udala, Madril eta jabeen artekoak..., etengabe gurutzatu ziren, bata bestearen ondoren, tarte luze hartan... Jabeen interesak garaile atereaz, azkenean.

Berreraikuntzaren arduradun zen Pedro Manuel de Ugartemendia arkitektoak aurkeztutako projektuak atzera boteak izan ziren, elkarren segidan, jabeen interesen kaltetan zihoazen aitzakiaz.

Gogorza (hiriaren agintaria) izeneko plana atera zen garaile azkenean.

Plan hark, jakina, sutearen aurretiko jabe-estruktura ez zuen batere ukitzen kasik.

Kaleak galgatu, oinegiturazko obra zenbait aurrera atera... horretan geratu zen ia guztia.

Etxeak berreraikitzeko onartu zen araudia ahaztu gabe.

Izan ere, horri esker, hainbat jabek (haietariko asko hiritik kanpo bizi zirenak, kontutan hartuz) baimenik gabe, beren barrakak, hobetuz gero, iraunkor bihurtu ahal izan zituzten.

Negozio borobila eginaz, era horretan, oso inbertsio txikiekin, aldean zeharo mozkin altuak lor zitezkeelako.

... hari buruzko beste adierazpenik egin ez dakidan, arazoaz berriz idazteko beharrik izan ez dezadan.